XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero Elizan egotaldi eder bat egin eben.

Zelan edo alan sartu zirean iluntzean, ostatuz, Eliza-atzeko baserri-etxe baten.

Egun andietako aparia amaituteko eukela, Peruk, txori-kerizea langoxe begi txiki txiki ta argiakaz, beren etxeko bei ardi ta bildotsen barri emon eutsen ostatukoai; ta ganera otseinen izena, Zeberioko basoetako egur-muetaak, eta onen antzeko ezgauza asko iakin eragin eutsezan.

Umea bitartean loak artu eban.

Mariak begiak txilotuta eukazan; da arako etxekoak erdi-aspertuta egozala igarri ebanean, tira, Peru, esan eutsan senarrari, biar bere eguna dago.

Berandu da.

Umea loak artu dau.

Nik eztot urrun bekanekoa; eure begiak bere oera begira dagoz.

Tira, Peru.

- Ez bein, Antontxuk esan bear dauskuz gauzaak eta.

- Gero biar goizean Txitxik iratzartuko gauz.

- Antontxu, Antontxu: aiko emen soso kantaria.

Antontxu ¿zelan esaten dausk iri Aitaak?.

- Laztantxu, erantzun eban umeak, kurtseluko argi ketsuari arpegi emon ezinik.

- ¿Zelan da, maitea, arako Peru ta Marian ipuina; sakristauak ikastetxean irakatsirikoa?.

- Bein, munduan asko legez, Peru ta Maria bizi zirean.

- ¿Zer geiago?.

- Peru ona zan; Maria, gaiztoa.

- Tira, naikoa da-ta, esan eban atsoak.

- Aurrera, Laztantxu.

Orain doaz basora.